XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

Pasaiako Udala

Bake epailerako lehiaketa publikoa.

PASAIAKO UDALA Bandoa

Amaiturik Pasaiako Bake Epaile izendatuak izan zirenentzat dagokien denboraldia, izendapen berriak egin behar dira aurrez deialdi publikoa eginez, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 101.1 artikuluaren arabera (uztailaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta ekainaren 7ko 3/1995 Arautegiko 5. artikuluaren arabera (uztailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Honela bada, honen bidez dei egiten diet interesatuak legozkeen guztiei Udal Idazkaritzan aurkez dezatela eskaera, publikatu eta ondorengo egunetik hasita hamabost eguneko epe barruan.

Interesatuek bete beharko dituzten baldintzak hurrengoak dira: espainola izatea, adinez nagusia eta Botere Judizialaren Lege Organikoko 303. artikuluan agertzen diren ezgaitasun kasuetan ez azaltzea

(funtzio judiziala betetzeko ezgaitasun fisiko nahiz psikikorik ez edukitzea, iruzur deliktuan kondenaturik ez egotea bergaitu gabe, iruzur deliktuan auziperatuak nahiz inkulpatuak egotea absolbitu gabe edo kausa artxibatu gabe, eskubide zibilen ariketa osoaz ezin gozatzea).

Guztiek jakin dezaten egiten da publiko Pasaian, 1996ko azaroak 4.-Vicente Ichaso González, Alkateak.

(2670)(11810)